mercredi 30 mai 2007

AISIALDIRAKO JOLAS EZBERDINAK

Aurreko batean, begirale ikastaroaren inguruko informazioa argitaratu nuen. Oraingoan, begirale garenean erabil ditzakegun jolasak aurkitzeko aukera ematen dizuet. Bertan, euskal jolas ezberdinak agertzen dira. Oso ondo dago, bertan jolasen azalpenak aurki ditzakegulako baita haien marrazkiak ere. Beraz, erabiliko duzuelakoan aurkezten dut internet orri hau.

mardi 29 mai 2007

ZENBAT DENBORA LIBRE DAUKAGU?

Hurrengo artikuluan, euskaldunok denbora libreaz gozatzeko daukagun denbora agertzen da. Nire ustez, ez da denbora asko, beste ekintzetan (desplazamenduetan, lanean,...) denbora gehiago igarotzen dugulako.
Jarraian, denbora librearen bilakaera txiki bat agertzen da, bertan denbora libreak mendez mende igaro dituen aldaketak agertzen dira.

mardi 22 mai 2007

EGURALDI EROA!

Orain dela aste batzuk, bero izugarria izan genuen eta hondartzara joateko aukera bazegoen. Aste honetan, eguraldi txarra daukagu eta euritakoa atera behar izan dugu berriz. Eguraldia nahiko ero dabil eta aste honetan euriekin jarraitu beharko dugu. Beraz, denbora librea bakoitzak ahal duen moduan eta nahi duen moduan igaroko du.

ZER EGIN DAITEKE DENBORA LIBREAN?

Egia da norberak nahi duena egin dezakeela denbora librean, baina ondo pasatzeko aukera ezberdin asko daude gure inguruetan. Jarraian, denbora pasatzeko aukera bat agertzen da gure ingurua ezagutzeko asmoz. Bertan, gure inguruko jaiak, monumentuak, gastronomia,... agertzen dira. Honen ondorioz, asteburu batean edo oporretan, gure inguruak bisitatzeko gonbidapena egiten dizuet, oso politak eta interesgarriak dira.

jeudi 3 mai 2007

DENBORA LIBREKO BEGIRALEAK

Uda garaian, begirale izateko hainbat lan eskaintza egiten dira. Hauetan parte hartzeko, formazio bat jasotze ezinbestekoa da. Horretarako, badaude hainbat kursillo egin daitezkeenak. Nik horretako batean parte hartzen dut. Kurtsoa 2 urtetakoa da, asteburuetan egin beharrekoa. Pena merezi du egiteak, gauza pilo egiten dira eta garrantzitsuena gauza pilo ikasten da umeekin egiteko. Horretarako, ni Urtxintxa Eskolan nago eta beraiekin egiten dut begirale ikastaroa. Haiek, begirale ikastaroa nahiz zuzendari ikastaroa egiteko aukerak ematen dituzte era ezberdinetan.

lundi 23 avril 2007

Nola pasatzen dugu denbora librea?

Denbora librea pasatzeko aukera ezberdin ugari daude eta norberak nahi duen bezala pasa ditzake ordu horiek. Baina, egia da, aldaketa batzuk eman direla. Horregatik, denbora hori nola pasatzen dugun jakiteko, jarraian Ricardo Perez Garrido-ren artikulu bat agertzen da eta berak denbora libreari buruzko komentarioak egiten ditu. Beheko aldean, norberak bere iritzia jartzeko aukera dago.
Norberak, nahi duen bezala igaro dezake denbora libre hori, baina denbora libre horretan mugimendua egon behar da eta ez gara gelditu behar etxean telebistaren aurrean, programa ezberdinak ikusten. Gauza berriak, ikasi eta ikusi behar dira eta horretarako mundura irten behar gara. Gainera, egun hauetan dagoen eguraldiarekin, gure herrietako hainbat leku polit eta liluragarri ikusteko aukera dago.