lundi 23 avril 2007

Nola pasatzen dugu denbora librea?

Denbora librea pasatzeko aukera ezberdin ugari daude eta norberak nahi duen bezala pasa ditzake ordu horiek. Baina, egia da, aldaketa batzuk eman direla. Horregatik, denbora hori nola pasatzen dugun jakiteko, jarraian Ricardo Perez Garrido-ren artikulu bat agertzen da eta berak denbora libreari buruzko komentarioak egiten ditu. Beheko aldean, norberak bere iritzia jartzeko aukera dago.
Norberak, nahi duen bezala igaro dezake denbora libre hori, baina denbora libre horretan mugimendua egon behar da eta ez gara gelditu behar etxean telebistaren aurrean, programa ezberdinak ikusten. Gauza berriak, ikasi eta ikusi behar dira eta horretarako mundura irten behar gara. Gainera, egun hauetan dagoen eguraldiarekin, gure herrietako hainbat leku polit eta liluragarri ikusteko aukera dago.

lundi 16 avril 2007

BADAKIGU ZER DEN AISIALDIA?

Bai gazteok eta bai helduek gure aisialdia era ezberdinetan igarotzen dugu, batzuk etxean telebista ikusten, beste batzuk paseatzen eta beste batzuk parrandan. Gure aisialdia, norberak nahi duen bezala igaro dezake, helburua: "El entretenimiento es el principal objetivo del tiempo de ocio". Jarraian, aisialdiaren inguruko orri bat plazaratzen dut, zuek irakurtzeko eta aisialdia zer den jakiteko. http://www.hiru.com/aisialdia/aisia_07_01_01.html

Aste honetan, nahiko eguraldi ona izango dugu, hau edukita disfrutatu eta ondo pasa.

mercredi 4 avril 2007

Aste Santuko Oporrak!

Orain oporrak ditugula, jendeak kotxea hartu eta oporretan joaten da. Horretarako, oso garrantzitsua da goazen leku horretan ze eguraldi egiten duen jakitea. Bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo joaten direnentzat, jarraian egun hauetarako eguraldia iragartzen duten orri bat plazaratzen dut.http://www.eitb.com/eguraldia/default.asp?hizk=eu
Egun hauetan egin duen euri kantitate handiak, uholdeak ekarri ditu leku batzuetan.

Aste santuko opor hauetan, egingo duen eguraldi ezegonkor honekin, nik turismoa egitea erabakiko nuke.http://www.principadodeasturias.com/
ONDO PASA OPORRETAN