lundi 16 avril 2007

BADAKIGU ZER DEN AISIALDIA?

Bai gazteok eta bai helduek gure aisialdia era ezberdinetan igarotzen dugu, batzuk etxean telebista ikusten, beste batzuk paseatzen eta beste batzuk parrandan. Gure aisialdia, norberak nahi duen bezala igaro dezake, helburua: "El entretenimiento es el principal objetivo del tiempo de ocio". Jarraian, aisialdiaren inguruko orri bat plazaratzen dut, zuek irakurtzeko eta aisialdia zer den jakiteko. http://www.hiru.com/aisialdia/aisia_07_01_01.html

Aste honetan, nahiko eguraldi ona izango dugu, hau edukita disfrutatu eta ondo pasa.

mercredi 4 avril 2007

Aste Santuko Oporrak!

Orain oporrak ditugula, jendeak kotxea hartu eta oporretan joaten da. Horretarako, oso garrantzitsua da goazen leku horretan ze eguraldi egiten duen jakitea. Bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo joaten direnentzat, jarraian egun hauetarako eguraldia iragartzen duten orri bat plazaratzen dut.http://www.eitb.com/eguraldia/default.asp?hizk=eu
Egun hauetan egin duen euri kantitate handiak, uholdeak ekarri ditu leku batzuetan.

Aste santuko opor hauetan, egingo duen eguraldi ezegonkor honekin, nik turismoa egitea erabakiko nuke.http://www.principadodeasturias.com/
ONDO PASA OPORRETAN

lundi 26 mars 2007

Aste kazkarra!

Aste honetan ere, elurtearen ondorioak jasaten jarraituko dugu. Aste osoan, eguraldi txarra egongo da eta tenperaturek behera egingo dute, nahiz eta eguzkia hodeien artean agertuko den. http://www.eitb.com/eguraldia/


Leku altuetan oraindik elurra dago beraz, elurra gustatzen zaienentzat aukera egokia izango da elurretara joatea. Orain jaiak datozela, jarraian jai horietarako bidaiak eskaintzen duten orri bat plazaratuko dizuet.http://www.todonieve.com/



vendredi 23 mars 2007

Udaberri hasiera ederra


Negu osoan ez bezala, aste honetan zehar izugarrizko eguraldia izan dugu. Udazkenari hasiera ederra eman diogu elurrarekin. http://www.eitb.com/eguraldia/default.asp?hizk=eu.

Eguraldi honekin, sky eta snow zaleek sorte ona izan dute eta haien zaletasun horri amaiera emateko sky-ko pistetara joatea izango da asteburu honetako aukerarik ederrena.http://www.cauterets.com/cauterets2006/index.php

mardi 20 mars 2007

Blogaren aurkezpena


Blog honen bidez, gure inguruko eguraldiaren berri izango duzue. Eguraldiak, gure bizitzako ekintzak baldintzatzen ditu eta orduan, blog honetan nik aste osoko eguraldia argitaratuko dut eta aste horretan zehar burutu ahal izango ditugun ekintzak agertuko dira.